2009/11/05


WEB 2.0ri
buruzko mapa kontzeptuala

2009/10/20

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN





Teknologia arloko azken urteetako aurrerapenek gure gizartearen gizarte eta kultur arloko ohiturak aldatu dituzte, ez dago dudarik internet informazioaren aroan sartu gaituen iraultza izan dela. Aldaketa hauek era berean ikaskuntza inguru berria dakarte eta ,ondorioz, etengabeko hezkuntza beharrezkoa da gizarte bazterketa ekiditeko eta gizartean parte-hartze aktiboa izateko.

Etengabeko hezkuntza hau eskolaurrean hasi behar duela ikusten da. Honetarako, alfabetatze digitala bezalako terminoaz ari gara jada, hau da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko, eta hori gizarteko lankidetza eta eraldaketa elementu bihurtzeko. Era berean, eskuratu beharreko gaitasunez ere hitz egiten da, zehatzago esanda gaitasun digitalez. Horrela, komenigarrria da ordenagailuak erabiltzen jakitea informazioa eskuratu, ebaluatu, bildu, sortu, aurkeztu eta trulkatzeko, eta internet bidez lankidetza sareetan komunikatzeko eta parte hartzeko.

Ildo beretik, interneten ikuskeran iraultza sortu duen kontzeptua dugu Web 2.0. Honekin, modu simple batean, sareko protagonista bihurtu gaitezke, ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatu dezaketen subjetu aktibo bihurtu. Web 2.0.a gizarte iraultza bezala artua izan da. Hezkuntzari ere hainbat ekarpen egingo dizkio, irakasle eta ikasleak sortzaile aktiboak izango dira, ezagutza partekatzea, estandar irekiekin lan egitea, lankidetza bultzatzea…

Gaur egungo ezagutzaren gizarteak eskaera berriak sortzen dizkie profesionalei, besteak beste aldaketa teknologikoekin lotutako tebetasunen garapena. Ikaskuntzari lotutako Web 2.0. sarearen kontzeptuari e-learning 2.0. bezala ezagutu izan da.

Etorkizunari begira aurrerapausuak emango direla ezin uka daiteko jada esan dezakegu gizartea aldatu egin dela eta honekin batera, erlazionatzeko, ikasteko, irakasteko moduak…

Halaber, eta neure aburuz, iraultza teknologikoak hainbat eta hainbat abantaila dakartzan arren batez ere informazioa sortzeko eta eskuratzeko moduan, kontuz ibili beharko gara, hau da, asko inbertitu beharko da gizartea teknologia berrietan hezteko, beztela bazterketa arrizkua ikaragarria da.


" IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN"
Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz.
EHUko irakasle Dk.

Testuan oinarrituta.

2009/10/15

Sarrera

Sarrera moduan hona hemen "Euskal Gatazka: azala azalaren kontra" deitutako erreportaia Sextabaidak sortua.