2010/01/21

Articulo interesgarri bat.



Emakumeen sexualitatearen gainean egindako ikerketaren emaitzak, argazki bihurtuta


Andrea Sraier-ek aurkeztu duen erakusketa hogei bat emakumek euren sexualitatean egindako barneraketaren ondorio da. Emaitza, hausnarketa eragin nahi duten hogei argazki artistikoak bezain esanguratsua.


Norberaren sexualitatea argazki batean islatzea zaila dela ukaezina da. Are gehiago, helburu hori erdiesteko behar diren planteamendu eta barneratze prozesuak kontuan hartuta. Baina horretan datza, hain zuzen ere, Andrea Sraier argentinarrak aurkeztu duen erakusketa; Ignacio Aldekoa kultur etxean ikus daitekeena, alegia. Heldu den irailaren 2a arte iraungo duen argazki bildumaren erakusketak hogei bat emakumeren irudiak biltzen ditu, eta horiek beren sexualitatearen irudi intimoena aurkezten dute. Hortaz, pertsonalak bezain desberdinak diren erretratuek osatzen dute ``¿Y tú, qué tal?'' proiektua. Erakusketa baino gehiago, ikerketa lan gisa sailka daitekeen ekimena da.
Hogei irudietako bakoitza egilearen eta protagonistaren arteko elkarrizketa sakon eta luze baten ondorio da. Argazki bakoitza egiteko, Andreak emakumeekin lehen harreman bat izaten zuen, eta proiektuaren xedea aurkezten zien. Handik aurrera, joko antzeko bat hasten zen; abiapuntu gisa sexualitatea irudikatzeko modua hartzen zuen jokoa, hain zuzen ere. Ondorioz, parte hartu duten emakumeak euren sexualitatean barneratzen ziren, hura aztertzen zuten, prozesu horretan ikusi eta ikasitakoa irudi batean islatu ahal izateko. Horregatik, amaierako argazkiaren agertokia, jantzia, jarrera eta diseinua, oro har, emakume bakoitzak proposatu du.
«Gure sexualitatea nola ikusten dugun bilatu nahi nuen», azaldu du argi Andreak bere helburua, baina horretarako, bi pertsonaren lanak elkartu behar dira. Alde batetik, emakumeek euren burua aztertu behar zuten arropa mota edota lekua proposatzeko. Baina, bestetik, erakusketak duen kalitate teknikoa argazkilariaren ukitu artistikoaren ondorio argia da.
Arlo zabalegiaSexualitate kontzeptua, hala ere, zabalegia suertatzen da irudi bakarrean azaldu ahal izateko. Gutxienez, hori uste du Andrea Sraierrek, eta honakoa gaineratu du: «Emakume bakoitzaren iragana, oraina eta geroa argazki bakarrean azaltzea ezinezkoa zitzaigula





Itziar AMESTOY GASTEIZ www.gara.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario